lunes, 27 de junio de 2011

MAIEN HIRI ZAHARRAK (I). TIKAL (periodo klasikoa, K.o 320-1000)

Maien kronologiak, europearrek egina izan zenez gero, europar ereduei jarraitzen die. Hiru periodotan egituratzen da:

a) PREKLASIKOA
b) KLASIKOA
c) POSTKLASIKOA

PERIODO PREKLASIKOA (K.a. 1000- K.o. 320)
Maien taldeak bereizten joan ziren. Mesoamerika osoko kulturaren oinarria olmeka herriarenetik datorrela badirudi. Hauek hildakoen, uraren eta suaren gurtzeko aitzindariak izan ziren baita arkitektura monumentalarenak eta idazkeraren eta zenbakikuntza-sistemarenenak ere.
Periodo honetako maien hirien hondar gutxi geratzen da (batzuek Guatemalako Petenen) periodo klasikoko berreraikuntzez estalita.

PERIODO KLASIKOA (K.o. 320- K.o. 1000)
Maiek beren kultura orijinala garatzen dute.
TIKAL
Periodo honetako hiririk handiena da. Peten eskualdean dago, gaur egungo Guatemalan.
K.o. 200 eta 850 urteen artean garatu egin zen batez ere eta 100.000 biztanle baino gehiago izan zuen. Gaur egun haren tenplu handioso guztiak tropiko oihan sarrian murgildurik daude.

Piramide-formako tenplu handiak dira Tikaleko eraikinik ezagunenak


III, II eta I tenpluak


I tenplua
Tenplo ekinoziala


Tenplu ekinoziala


II tenplua eta Plaza nagusia


I tenplua

III tenplua


Tolteken eragina duen tenplua

No hay comentarios:

Publicar un comentario