Florencio Basaldua bilbotarrak (1853-1932), Roca jeneralaren lagun min, abenturazale, lehiatsu eta utopiko, proposapen harrigarria egiten dio: Euskal Herri berria sortzea Argentinan. Izena iradokitzen du -Eskal Berri-, posizio posiblea adierazten du -44º30' eta 47º30' paraleloen artean- baita etorkizuneko herrien kokapenak ezartzen ditu ere.
1897ean Florencio Basalduak Julio A. Rocari, Argentinako Errepublikako presidente, proposatzen dion euskal koloniaren mapa. Zenbait herriren izenak irakur daitezke: Bilbao, Donostia eta Baiona (itsasaldean), Orduña, Pamplona eta Vitoria (barrualdean), Ibañeta, Andeak zeharkatzeko mendiportua...
Basalduaren ideia 10.000ren bat euskal familia eramatea da hiru urteren epean. Argi ditu helburuak: alde batetik, euskaldun horiek espainiar eta frantziar zapalkuntzatik urruntzea eta, beste aldetik, Europako Euskal Herriaren independentzia prestatzea Ipar Ameriketako irlandarrak eta poloniarrak egiten ari ziren eran.
Aipatu behar da garai hartan galestarren kolonia bazegoela Chubut ibairen arroan, etorkizuneko euskal koloniaren iparraldean.
Baina, zer iritzi diote gai honi itsasoaz haraindian? Euskal Herri zaharreko egoera jasanezina da askoren ustez: Karlisten porrotak Foruen galera ekarri du (ondorio negatiboen artean, espainiar armadan derrigorrezko soldaduska egin beharra dago eta hau Ameriketarako emigrazioa bultzatzeko faktore garrantzitsu bat da). Euskarak nekez jasaten ari da hizkuntz erromantzeen aurreratzea. Liberalismoaren ideia berriak sartzen ari dira boteretsu euskal lurralde kontserbadoreetan...
Adema Zaldubik , Baionako kalonje ospetsu, erraten du: "Qui sait? Tandis qu’ici, aux deux versants des Pyrénées, tant de Basques se résignent trop aisément à l’extinction de leur nationalité, le même peuple se reproduira peut-être bientôt plus grand qu’il ne le fut jamais sur les plages libres que lui offre l’Amérique"
Sabino Aranak, Euskal nazionalismoaren sortzailea, ondoko hau diño 1894ean: "Nosotros, los euskerianos, debemos saber que la Patria se mide por la raza, la historia, las leyes, las costumbres, el carácter y la lengua, y que esta Euskeria nuestra podría ser tan Euskeria, asentada en las estribaciones occidentales del Pirineo y en el Golfo de Bizkaya, como trasladada a una isla del Pacífico o a las costas de los Grandes Lagos africanos"
Harrigarria da Aranak Argentinari buruz ezer ez esaterik, jakinda ere garai hartan milaka euskaldunen helburu dela. Agian, horren arrazoia , Aranaren izpiritu antikolonialistan bilatu behar da zeren eta, jarraian, hurrengoa eransten duen: "Mientras existan familias indígenas en los archipiélagos y en los extensísimos territorios del continente americano, a ellas pertenecen unos y otros y no a los europeos, que se los han usurpado a aquellas pobres gentes" Horrelakoak zizkion hamaika aldiz iraindurik izan den Sabinok!
Informazio gehiagorako jo Kepa Altonagaren ondoko lan interesgarrira Daniel Lizarralde medikuaren Moskorrak (1899) eta Florentzio Basalduaren Argentinako Euskal Herri Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario